58 Jazzaldia 2023ko uztailaren 21etik 25era garatuko da, eta aurrera doa bertan joko duten hamar tokiko taldeak hautatzeko prozesua. Hala, hasiera batean, behin-betiko zerrenda osatzeko, 15 emanaldi eskainiko dira jendaurrean.
Hautatze-prozesu honi sostengu berezia ematen dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituarekin.Helburua musikaren eta arte eszenikoen arloetan talentu gipuzkoar gazteak bultzatzea du Katapulta Tour Gipuzkoak, eta aldi berean, Gipuzkoako eszena dinamizatzea, klubei zein antolatzaileei laguntza emanez.
Aurten aurkeztu diren 65 proposamenetatik, eta taldeek ekarritako grabazioetan oinarrituta, Jazzaldiaren antolakuntzak 15 banda hautatu ditu, urtarriletik martxora Donostian jo dezaten. Zuzeneko emanaldi horien ondoren, antolakuntzak, taldearen kalitate artistikoa eta ikus-entzuleen erreakzioa aintzat harturik, azkenean 58 Jazzaldiaren egitarauan sartuko diren 10 taldeak hautatuko ditu.
Agertokiak Kluba aretoa (1. solairua, Tabakalera), Victoria Eugenia Club aretoa eta Altxerri Jazz&Bar izango dira:
- Kluba aretoa: sarrerak 3 € aldez aurretik erosita eta 5 € leihatilan.
- Victoria Eugenia Club aretoa: doako sarrera, edukiera osatu arte. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan.
- Altxerri: sarrera doakoa eta librea, edukiera bete arte.
DATA | TALDEA | LEKUA | ORDUA |
16 urtarrila | Lutfi Jakfar's Sixth Trio | Victoria Eugenia Club aretoa | 19:30 |
26 urtarrila | Trio Nordeste | Kluba aretoa | 19:30 |
30 urtarrila | Xavi Maldonado and David Cid Quartet | Victoria Eugenia Club aretoa | 19:30 |
31 urtarrila | Mikel Legasa´s Quintet | Kluba aretoa | 19:30 |
06 otsaila | Isla Trío | Altxerri | 19:30 |
07 otsaila | Les Cuisinieres | Victoria Eugenia Club aretoa | 19:30 |
08 otsaila | Xahu | Altxerri | 19:30 |
12 otsaila | Amaika Rude | Victoria Eugenia Club aretoa | 19:30 |
13 otsaila | Brian Aching Project | Altxerri | 19:30 |
14 otsaila | Kinkfolk | Altxerri | 19:30 |
16 otsaila | Aldakan | Kluba aretoa | 19:30 |
20 otsaila | Arnaud Labastie Trío | Victoria Eugenia Club aretoa | 19:30 |
23 otsaila | Ura Dúo | Kluba aretoa | 19:30 |
09 martxoa | Motelas | Kluba aretoa | 19:30 |
21 martxoa | Fuákata! | Altxerri | 19:30 |
Trío Nordeste
![]() |
![]() |
![]() |