Larunbatean Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. edizioaren sari-banaketa ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean egin zen.

Bertan izan ziren lehiaketaren lau kategorietako irabazleak saria jasotzen eta Arantxa Urretabizkaia ere saritua izan zen euskal liburugintzaren aldeko ibilbide trinkoa eta esanguratsuagatik.

Euskerazko liburu sarituak ELKAR argitaletxeak editatu eta banatu ditu, eta gaztelaniazkoak Algaida argitaletxeak. Saridun bakoitzak 15.000 euroko saria eta garaikurra jaso zuen.

Aurtengo ekitaldia benetan berezia izan da eta sorpresa ugari izan ditu. Irati Agirreazkuenaga aktore eta komunikatzailea arduratu da galaren zuzendaritzaz.


Gaztelaniazko kontakizun liburua

— Irabazlea: Fernando Villamía Ugarte (Vitoria/Gasteiz)
— Lana: Dioses de quince años
— Epaimahaia: Luisa Etxenike, Marcelo Luján, Ángel Basanta, Espido Freire

Gaztelaniazko antzerkia
— Irabazlea: María Eugenia Salaverri García (Bilbo)
— Lana: Lejos de Cafarnaúm
— Epaimahaia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo, Ane Gabarain, Fernando Bernués, Isidoro Fernández

Euskarazko kontakizun liburua
— Irabazlea: Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun)
— Lana: Haragizko mamuak
— Epaimahaia: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi, Jon Kortazar

Euskarazko antzerkia
— Irabazlea: Iñaki Cid Larrea (Donostia/San Sebastián)
— Lana: Behin batean Loiolan
— Epaimahaia: Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti, Dorleta Urretabizkaia

 

Edizio honetan 862 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.


221119 Literarioak

2022 GALA LITE SS FARIZANO 2   2022 GALA LITE SS FARIZANO 10   2022 GALA LITE SS FARIZANO 4   2022 GALA LITE SS FARIZANO 2
2022 GALA LITE SS FARIZANO 3   2022 GALA LITE SS FARIZANO 62   2022 GALA LITE SS FARIZANO 8   2022 GALA LITE SS FARIZANO 52