Larunbatean Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. edizioaren sari-banaketa ekitaldia Donostiako Antzoki Zaharrean egingo da, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Bertan izango dira lehiaketaren lau kategorietako irabazleak saria jasotzen:


Gaztelaniazko kontakizun liburua

— Irabazlea: Fernando Villamía Ugarte (Vitoria/Gasteiz)
— Lana: Dioses de quince años
— Epaimahaia: Luisa Etxenike, Marcelo Luján, Ángel Basanta, Espido Freire

Gaztelaniazko antzerkia
— Irabazlea: María Eugenia Salaverri García (Bilbo)
— Lana: Lejos de Cafarnaúm
— Epaimahaia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo, Ane Gabarain, Fernando Bernués, Isidoro Fernández

Euskarazko kontakizun liburua
— Irabazlea: Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun)
— Lana: Haragizko mamuak
— Epaimahaia: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi, Jon Kortazar

Euskarazko antzerkia
— Irabazlea: Iñaki Cid Larrea (Donostia/San Sebastián)
— Lana: Behin batean Loiolan
— Epaimahaia: Mireia Gabilondo, Eneko Olasagasti, Dorleta Urretabizkaia

 

Edizio honetan parte-hartzearen markak berriro hautsi dira eta 862 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Euskerazko liburu sarituak ELKAR argitaletxeak editatu eta banatuko ditu, eta gaztelaniazkoak Algaida argitaletxeak. Saridun bakoitzak 15.000 euroko saria eta garaikurra jasoko du.

Aurtengo ekitaldia benetan berezia izango da eta sorpresa ugari izango ditu. Alde batetik, euskal liburugintzaren aldeko ibilbide trinkoa eta esanguratsua egin duen pertsona bat saritua izango da, Arantxa Urretabizkaia alegia (bere laudorioa amaieran jasotzen da). Euskal liburugintzaren sektorea ordezkatzen duten lau elkartek osatutako epaimahaiak aho batez aukeratu du Arantxa Urretabizkaia: Euskal Editoreen Elkartea (EEE), Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea (EIZIE), Euskal Idazleen Elkartea (EIE) eta Galtzagorri, Euskal Haur eta Gazte Literatura elkartea. Ohorezko garaikurra jasoko du Urretabizkaiak.

Bestetik, musika, antzerkia, zinema, dantza eta literaturaren arteko elkarrizketa ikusiko dugu taula gainean. Irati Agirreazkuenaga aktore eta komunikatzailea arduratu da galaren zuzendaritzaz, eta berak egingo ditu aurkezle-lanak azaroaren 19an. Oholtza gainean Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide aktoreak izango dira, bai eta Deñe eta Ivan Martín musikariak ere. Deñek, Kutxa Kultur Musika programako egoliarra, bere diskako abestiak joko ditu, gitarra eta teklatuaz lagunduta, eta Ivan Martín sortzaileak galaren haria eramango duten filmen soinu-banden bertsioak egingo ditu.

Horrez gain, saritutako lanetako pasarteetan oinarritutako film laburrak eskainiko dizkigute Gosho ekoiztetxeko kideek, sormen eta kolorez jantzitako ikus-entzunezko originalen bidez. Galako jantziez arduratu diren Kutxa Kultur Moda programako egoiliarren sorkuntzak bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute bertaratutakoek.

Azkenik, ekitaldi berezi honetan, aurtengo otsailaren 5ean zendu zen Fernando Marías Amondo idazle eta sariketako gaztelaniazko kontakizunen epaimahaiko kideari omenaldia eskainiko zaio. 2016 urtetik Donostia eta Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien epaimahaikide izan zen Fernando Marías, kontakizun liburu eta eleberri arloetan hurrunez urrun.

Beraz, obra saridunak eta haien egileak bertatik bertara ezagutzearekin batera, aipatu diziplinetako talentuez gozatzeko aukera ere izango dugula.

Sari banaketa ekitaldirako gonbidapenak eskuratzeko aukera dago Donostia Kulturako webgunean.


Aurreko edizioaren sarien banaketaren ekitaldia

2020 Gala Literarios