Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zeinu-hizkuntzako gidari-interpreteekin batera ospatu zuen atzo EIZIE elkarteak, «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolaturik ESHIE-ZHIE elkarteko kideekin. Euskaraz lan egiten duten zeinu-hizkuntzako interpreteen lanbidea gertuagotik ezagutzea zen helburua, eta elkarlanean aritzeko bideak jorratzea.

ESHIE elkartearen berri eman ondoren, pertsona gorren komunitateaz hitz egin zuten parte-hartzaileek (legeria, nazioarteko zeinu-sistema, pertsona gor-itsuekiko komunikazioa…), bai eta zeinu-hizkuntzen interpretazioaren berezitasunez ere (lan-eremuak, baldintza teknikoak, lan-baldintzak eta prestakuntza). Amaieran, daktilologia-alfabetoaren oinarrizko nozio batzuk erakutsi zizkieten bertaratuei (agurra, nola aurkeztu…), saio labur praktiko batean.

 

Partehartzaileak: Azalia Gomez, Ainitze Laskurain, Oihana Munduate

Ekimena YouTuben ere ikusi ahal izan zen. Ikusi hemen: