Gaur ezagutu dira Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. edizioko irabazleak.

<< Gaztelaniazko kontakizun-liburua:
Fernando Villamía Ugarte (Vitoria-Gasteiz). Obra: Dioses de quince años

<< Gaztelaniazko antzerkia:
María Eugenia Salaverri García (Bilbo). Obra: Lejos de Cafarnaúm

<< Euskarazko kontakizun-liburua:
Karmele Mitxelena Etxebeste (Oiartzun). Obra: Haragizko mamuak

<< Euskarazko antzerkia
Iñaki Cid Larrea (Donostia). Obra: Behin batean Loiolan

 

Edizio honetan parte-hartzearen markak berriro hautsi dira eta aurkeztu dira guztira, horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Sarien edizio honek Sarien historiako epaimahairik onenetako bat du, kalitate eta izen onagatik. Lau modalitateetako bakoitza erabaki duten epaimahaiak honako hauek dira:

  • Gaztelaniazko antzerkia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo Fontán, Ane Gabarain, Fernando Bernués Gambarte eta Isidoro Fernández.
  • Euskarazko antzerkia: Mireia Gabilondo Garitaonandia, Eneko Olasagasti Eceiza eta Dorleta Urretabizkaia.
  • Gaztelaniazko kontakizun-liburua: Luisa Etxenike Urbistondo, Marcelo Luján, Ángel Basanta Folgueira eta Espido Freire.
  • Euskarazko kontakizun-liburua: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi Mujika eta Jon Kortazar Uriarte.

 

Ekitaldia gaur egin da 13:00etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean,. Aldarrikapen-ekitaldiaren ondoren, Marcelo Luján-ek, kontakizun-liburuaren modalitateko epaimahaiko kideak, hitz batzuk esan ditu Fernando Marías-en oroimenez -irudian-, 2016. urtetik epaimahai berdinaren kide, aurtengo otsailean hil zen arte.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro, garaikurra eta obraren edizioa eta argitalpena dira. Sari hauek datorren azaroaren 19an Donostiako Principal Antzokian egingo den jaialdian emango zaizkie irabazleei. 


220910 Acto de proclamacion fotografo Santiago Farizano4   220910 Acto de proclamacion fotografo Santiago Farizano3
220910 Acto de proclamacion fotografo Santiago Farizano   220910 Acto de proclamacion fotografo Santiago Farizano2