Datorren larunbatean ezagutuko dira Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. edizioko irabazleak.

Datorren larunbatean, irailaren 10ean, ekitaldia egingo da 13:00etan, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean, eta bertan Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietako epaimahaien erabakiak jakinaraziko dira eta 56. edizioko irabazleak ezagutuko dira. Sarrera librea da aforoa bete arte.

Edizio honetan parte-hartzearen markak berriro hautsi dira eta 862 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

  • Gaztelaniazko kontakizuna: 482 lan
  • Gaztelaniazko antzerkia: 346 lan
  • Euskarazko kontakizuna: 19 lan
  • Euskarazko antzerkia: 15 lan

Aldarrikapen-ekitaldiaren ondoren, Fernando Marías-i -irudian- omenaldia egingo zaio; idazlea Kontakizun-liburuaren modalitateko epaimahaiko kide izan zen 2016tik aurtengo otsailean hil zen arte.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro, garaikurra eta obraren edizioa eta argitalpena dira. Sari hauek datorren azaroaren 19an Donostiako Principal Antzokian egingo den jaialdian emango zaizkie irabazleei.

 

Sarien edizio honek Sarien historiako epaimahairik onenetako bat du, kalitate eta izen onagatik. Lau modalitateetako bakoitza erabakiko duten epaimahaiak honako hauek dira:

<< Gaztelaniazko antzerkia: José Antonio Vitoria, Teresa de Jesús Calo Fontán, Ane Gabarain, Fernando Bernués Gambarte eta Isidoro Fernández.

<< Euskarazko antzerkia: Mireia Gabilondo Garitaonandia, Eneko Olasagasti Eceiza eta Dorleta Urretabizkaia.

<< Gaztelaniazko kontakizun-liburua: Luisa Etxenike Urbistondo, Marcelo Luján, Ángel Basanta Folgueira eta Espido Freire.

<< Euskarazko kontakizun-liburua: Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi Mujika eta Jon Kortazar Uriarte.

[Gehiago irakurri...]


Libros escenario   Fernando Marias