Kutxa Kultur Moda programako bost egoiliarrak ikusgai egongo dira udan Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan.

Museoan erakusketa- eta salmenta-gune bat jarriko da, merkataritza-eremuaren barruan. Gune hori Kutxa Kultur Moda diseinatzailearen txokoa izango da, eta programa zein bere egoilarrak ikusaraztea izango du helburu.

Diseinatzaileak beren standean egongo dira larunbat eta igandetan (ordutegia: 11:00-14:00 / 15:00-19:00), jendeari harrera egiteko eta haien diseinuak eta proiektua azaltzeko.

 

Egutegia:

 

Uztailak 30 – 31 | NEELA

Abuztuak 6-7 | OKSANA LOBAS ZAYATS

Abuztuak 13  – 14 | AKUKUNA DIY

Abuztuak 20 – 21 | URAL

Abuztuak 27 – 28 | URDAI

 

NEELA

Neela emakumezkoen marka bat da, denboraz kanpokoa, itsasoarekin eta naturarekin lotura sakona duena, markaren ehun eta materialen bidez konektatzen duena. Oinarri minimalista eta ukitu artistikoa ditu, gainerakoen artean nabarmentzen dutenak. Askatasuna, sinpletasuna eta kontzientzia adierazten ditu. Ehun organikoak eta material jasangarriak baloratzen dituen marka da. Bizitzaren eta inguratzen gaituenaren ñabardurak adierazten ditu.

 

OKSANA LOBAS ZAYATS

Oksana Lobas Zayats-ek (Ukrania), gerratik ihesi, abegi ona egin dion Euskal Herriari eta kulturarekiko duen maitasunari gorazarre egiteko bilduma bat aurkezten du.

 

AKUKUNA DIY

Patroigintzaren munduan ibilbide luzea egin ondoren, patroigintza onaren zale amorratua den diseinatzaile honek bere patroi-lerro propioa sortu du joskintza eta Do it yourself maite dituztenentzat. Patroi digitalak, deskargatzeko, inprimatzeko eta josteko prestatuak. Zure eguneroko beharrak eta erosotasuna erreferente gisa hartuta diseinatzen du patroi bakoitza eta hori guztia originaltasun-ukitu batez zipriztinduta. Patroiak hastapeneko mailatik hasita. Emakume, haur eta unisex tailetan, askotariko neurriak.

 

URAL

Marka honetan, arropa ‘ageneroa’ eta jantzi ireki eta libreak sustatzen eta bultzatzen dira. Hau da, martxan dagoen produkzioan hainbat jantzi edo xehetasunetan ezarritako xedapenak kentzea da markaren filosofia. Ural funtsezko ezaugarriekin identifikatzen da, hala nola eskumutur zabal, tolesturak dituzten mahuka eta lepo altuekin. Eta gainera tote-bag-ak eta erabat generorik gabeko kamisetak, betiere zintak bezalako xehetasun enblematikoak erakutsiz. Moulage jantzi bat zuzenean sortzen du, ilustraziotik hasi eta manikian gauzatu arte, Balenciaga maisuari omenaldi txiki bat eginez, eta horrela modaren eta artearen arteko mugak aztertuz.

 

URDAI

Ingurumen-inpaktua funtsezkoa den mundu honetan, URDAI moda jasangarriaren barruan alternatiba ausartagoa eta garaikideagoa eskaini nahi du. Kapsula bildumetan ehunen berrerabilpena, patchwork-ak, bolumenak eta ehun naturalen erabilera nagusitzen dira, ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena duten jantziak sortzeko. Iraunkortasuna, gardentasuna, ingurumenaren zaintza eta inklusioa dira haren balioak. Azken batean, markaren helburu nagusia planeta eta gizarte osoarekin etorkizun atseginago bat garatzea da.


KutxaKulturModa Balenciaga 2020