Donsotiako Jazzaldia uztailaren 20tik 25era izango da eta lehen mailako artista ugari bilduko ditu.

84 kontzertu eskainiko ditu hiriko 14 agertokietan: Kutxa Kultur, Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Club Aretoa, Nauticool, Forum Fnac eta bi agertoki Garberan..

Emango diren 84 kontzertuetatik 54 doakoak izango dira, 21 tokiko taldeenak, 10 familiei zuzenduak Txikijazzen hamargarren edizioaren barruan, 8 JazzEñeren zortzigarren ediziokoak —Espainiako Jazzaren erakustaldi hau berriro egingo da aurten Donostiako Jazzaldian—, 4 Katapulta zirkuitukoak…

 

Txikijazz

Aurten, Txikijazzek, familiei zuzendutako kontzertuen eta jardueren zikloak, bere hamargarren edizioa betetzen du. Hala, abagune hau ospatzeko, handitu egin ditu bai bere asmoak bai bere kontzertu eta agertokien kopurua. 10. edizioko Txikijazzek 9 kontzertu programatuko ditu 4 agertokitan: Kutxa Kultur, Chillida Leku, Garbera Merkataritza Gunea eta Fnac Gunea.

Bestetik, aurtengo edizio honetan, kontzertu horiek guztiak eskaini ez ezik, jarduerak eta tailerrak ere izango dira gune horietara hurbiltzen diren haurrentzat.

 
Egitaraua Kutxa Kultur-en:

Sara Dowling 500x500 Txikijazz2018 talleres The international Classic Jazz All Stars Sharon Clark 600X600


carteltxikijazz