Kutxako Dr. Camino Institutuak Donostia eta Gipuzkoari buruzko Azterketa Historikoen 55. buletina aurkeztu zuen atzo, Kutxa Fundazioak argitaratuak eta ohi denez Donostiako bertako gaietara irekia, baina baita beste berri batzuetara ere, Probintziaren Historia orokorrera bideratuak.

Autoreen ekarpenak ugariak eta garrantzitsuak izan dira. Horietan aztergai izan dira, besteak beste, pertsonak eta erakundeak, bizimoduak eta antolaerak, gaur egun oraindik ikusgai dagoen arkitektura, mediku datuak eta bertako jendeak jasandako gerretako batzuen ondorioak... Hala, askotariko gaiak direnez, aukera emango digute gure oraingo errealitatea hobeto ulertzeko, non emakumearen agerikotasuna gero eta handiagoa den.

Aurkezpena buletinaren zuzendaria den Rosa Ayerbe Iribar historialariaren eskutik izan zen.

[irakurri gehiago prentsa-oharrean...]

 

Zurekin partekatzen dugu aurkezpena: