Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 56. ediziora 862 lan aurkeztu dira guztira, azkeneko edizioan (2020) baino 180 gehiago (%26ko gorakada), horietatik 828 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 34 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

  • Gaztelaniazko kontakizuna: 482 lan
  • Gaztelaniazko antzerkia: 346 lan
  • Euskarazko kontakizuna: 19 lan
  • Euskarazko antzerkia: 15 lan


Aurtengo edizioan azpimarratzeko euskarazko modalitateetan aurreko edizioan baino 7 lan gehiago aurkeztu direla eta atzerriko partaidetza handituz jarraitzen duela, kopuru absolutoetan eta portzentualki ere (jasotako guztien %36a). Euskadi eta Nafarroatik lan guztien ia %11 iritsi da.

Horrez gain, edizio honetan nabarmendu behar da parte hartzeko prozedura digitala finkatu egin dela, eta horrek, lana inskribatzeko eta bidaltzeko metodo erraz eta bizkorrari esker, parte-hartzea nabarmen handitu du Donostia 2020 Hiriaren aurreko edizioarekin alderatuta.

2020ko edizioarekin alderatuz, oro har lanak gehitu egin dira %26-an (aurreko edizioan baino 180 gehiago). Kontakizunaren modalitateari dagokionez, gaztelaniaz, igoera %53koa izan da (166), euskaraz %72koa (8 gehiago). Antzerkian, gaztelaniaz, igoera urriagoa izan da, %2koa (6), eta euskaraz izan da jaitsiera izan duen modalitate bakarra (lan bat gutxiago).

Lanen jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da atzerritik jaso direla obra gehien (%36), eta joera horri jarraitu zaio 2021ean lehiaketa digitalizatu zenetik. Estatuan, ohikoa den bezala, Madrilgo Erkidegoak du obra gehien (%18), eta atzetik Euskadik (%10). Autonomia-erkidego hauei jarraitzen diete: Andaluzia, %9; Katalunia, %7; Valentziako Erkidegoa, %6; Gaztela eta Leon, %2,5; Gaztela-Mantxa, %2; Kanariak, %1,5. 2020ko edizioari dagokionez, guztira %26 handitu dira lanak.

Atzerriko 31 herrialdek hartu dute parte, hau da, 2020ko aurreko edizioan (27) baino %15 gehiagok. Lan guztien %36 (309) dira, eta portzentajea %8 igo da aurreko edizioarekin alderatuta. Azpimarragarrienak Hego Amerikako gaztelania hitz egiten duten herrialdeak dira. Ohituraz, Argentina nabarmentzen da, 125 lanekin ipuina eta antzerkia, ondoren Kolonbia (32), Mexiko (31), Kuba (15), Peru (13) eta Uruguai eta EE. AEB, 10. Nabarmentzekoa da Hego Amerikatik datozen lanak ugaritu egin direla gainerako eskualdeekin alderatuta; izan ere, atzerriko lanen % 88a Hego Amerikatik datoz, eta ia % 40 Argentinatik.

Lan irabazleen aldarrikapena Ernest Lluch Kultur Etxean egingo da 2022ko irailaren 10ean.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira. Gainera, lan sarituak, ospe handiko argitaletxeek argitaratuko dituzte (Elkar argitaletxearekin euskaraz eta Algaida-rekin gaztelaniaz)..

 

[Gehiago irakurri prentsa-oharrean...]


Premios Literarios San Sebastian trofeo 620x300