Datorren asteartean, apirilak 5, 19:00etan, Kutxa Kultur-en Karena eleberria oinarri hartuta, Alaine Agirre egilearen eta Estitxu Fernandez psikologoaren artean solasaldia izango da.

Amatasun nahi eta ezinaz, bilatzen dena ez aurkitzeaz, haurdunaldiaz eta abortuaz, jaiotzaz eta heriotzaz, hutsaz eta beteaz, galderez eta galerez, horiez guztiez ari da Karena, eta horiez guztiez hitz egingo dute Alaine Agirrek eta Estitxu Fernandez-ek, solasaldian. Asko delako oraindik ere amatasunaz isiltzen dena, ezkutatzen dena, ukatzen dena; hala nola lagundutako ernalkuntza teknikak, dolu gestazionala, biolentzia obstetrikoa… Amatasunaren alderdi ukatuak, denak ala denak.

Alaine Agirre Garmendia (Astigarraga), Karena lanarekin, euskarazko eleberriaren irabazlea izan zen Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien azken edizioan, eta azken hilabeteetan euskerazko eleberri salduenen artean dago.

Laguntzailea: Elkar Argitaletxea.

Solasaldia Kutxa Kultur Kluban (Tabakalera, 1. solairua) eta euskaraz garatuko da.

Sarrera doan aforoa bete arte.

 

Prentsa-oharra


Alaine Agirre, ezkerrean, eta Estitxu Fernández, eskuinean
Alaine Agirre   Estitxu Fernandez