Aurten ere Donostiako Orfeoiaren egoitzara itzuliko da (San Juan kalea, 6. Donostia) Kutxa Fundazioak Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin batera sustatu eta antolatzen duen Ganbera Musikaren zikloa, aurten EGO, Euskal Herriko Gazte Orkestrak ere parte hartu duena.

Zazpi kontzertuk osatzen dute zikloaren edizio berri hau, ostegunetan 19:00etan izango direnak.

Beti bezala, sarrera doakoa da, baina nahitaez eskatu behar da gonbidapena Kutxa Kultur-eko 943251919 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera, honako ordutegian: 9:00-13:30 eta 16:00-20:00).

Ganbera Musikaren ziklo berria datorren ostegunean, otsailaren 17an, hasiko da Argenta laukotea eta Antorcha Espléndida zortzikotearekin. Argenta laukoteak (Lucía Lanuza eta Clara Pérez, biolinak; Mario Oltra, biola; eta Nicolás Concheiro, celloa, Cuarteto en Mi bemol Mayor Op. 12 obra interpretatuko du, eta Antorcha Espléndida zortzikoteak (Ekhi Martínez, María Bernal, Lucía Lanuza eta Alvar Tife, biolinak; Andrea Lamoca eta Sara Cuadrado, biolka; Nicolás Concheiro, celloa; eta Óscar Cano, kontrabaxua) Octeto para cuerdas en Mi bemol Mayor Op. 20 obra joko du. Bi obrak Félix Mendelssohn konpositore alemanarenak dira.

Zikloak martxoan jarraituko du, Silá hirukotearen emanaldiarekin, 17an, eta Kantu-kontzertu batekin, 24an. Apirilean Concentus laukoteak parte hartuko du hilaren 7an, eta Izeia hirukoteak hilaren 28an. Maiatzaren 12an Rasz boskotea igoko da eszenatokira, eta zikloa maiatzaren 26an itxiko da Nonane hirukotearekin.

 

Eskuliburua (deskargatu)

partitura2x2   Ciclo Musica Camara 2022 cartel fachada