Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak arautuko dituzten oinarriak. 56. edizioan, antzerkiaren eta kontakizun-liburuaren modalitateetan egingo da berriro deialdia, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 11ean amaituko da.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira. Gainera, lan sarituak, ospe handiko argitaletxeek argitaratuko dituzte (Elkar argitaletxearekin euskaraz eta Algaida-rekin gaztelaniaz).

Edizio berri honek Sarien historiako epaimahairik garrantzitsuenetako bat du, kalitate eta izen onagatik.

Oinarriak webgunean | deskarga (pdf-an)


[Irakurri gehiago: prentsa-oharra...]

Premios Literarios Ciudad San Sebastian 2022 flyer Página 1   Premios Literarios Ciudad San Sebastian 2022 flyer Página 2