Kutxa Fundazioaren kultura-programazioak, Kutxa Kultur Gelak ezagunak, gaur ireki du izena emateko epea. Jarduera gehienak otsailean hasiko dira, eta 2022ko maiatzera arte luzatuko dira. Izena emateko epea zabalik izango da urtarrilaren 24ra arte.

Aurtengo udaberrirako Kutxa Kultur Gelak-en programazioak hainbat gairi buruzko jarduera tekniko eta artistikoak proposatzen ditu: argazkigintza, gastronomia, diseinua eta moda, arte literarioak...

Ikastaro guztien artean, honako hauek nabarmendu nahi ditugu: ehungintza-artea, Take Away sukaldaritza, natura eta kultura zikloa eta marrazketako masterclassa.

Kontsultatu HEMEN programazioa


irakurri gehiago...(prentsa-oharra)

Aulas2021 22 3x1