Martín de Marte eta Mugan taldeak, Ramona’s First Evil Boyfriend bikoteak eta Sara Azurza, Blanquita Carraquela eta J. Largo bakarlariak parte hartu ondoren aurreko edizioan, Kutxa Kultur Musikak berriro ireki ditu musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko aukera. Egonaldi hauek 2011n sortu ziren gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioaz.

Deialdi berri honetan Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute, baina ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea.

Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk…) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak. Proposamenen irudimena, talentua eta sortze-kalitatea balioetsiko dira.

Izena emateko epea irailaren 3tik urriaren 12ra arte izango da.

Talde edo bakarlariek kutxakultur.eus web orrialdean, musikako atalean azaltzen den formularioa bete beharko dute eta estatuko profesional independenteek osaturiko epaimahaiak 6 proposamen aukeratuko ditu gutxienez.

Oinarriak eta izena emateko orria

Prentsa-oharra


KutxaKulturMusika convocatoria2022