Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dute martxan EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Gipuzkoan egingo da, eta «zaintza» du ardatz. Euskal literaturako bost adituk euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte kanpaina honetarako, zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahian, hitzak zaindariak ere badirelako. Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute «zaintza» gaia euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.

Aldi berean, xede dute euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan ere eragitea. Gainera, euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera.

Ekimenak

Hauexek dira «Hitzak Zaindari» egitasmoa osatzen duten ekimen zehatzak:

  • erakusketa ibiltaria.
    Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratuko da, eta uztailaren 6tik irailaren 2ra arte egongo da ikusgai.
    Ondoren, Gipuzkoako beste lau herritan ikusi ahal izango da.

  • Erakusketaren testuak biltzen dituen liburuxka; erakusketara hurbiltzen direnei doan banatuko zaie.
    Liburuxka jaitsi HEMEN.

  • Kutxa Kulturreko erakusketaren azken egunean, irailaren 2an, zuzeneko emanaldi bat eskainiko dute Nerea Loiola eta Imanol Epelde euskal artistek Kutxa Kultur Plazan.

 

Informazio gehiaho prentsa-oharrean


KutxaKultur Hitzak Zaindari 6

KutxaKultur Hitzak Zaindari 10