Cristóbal Balenciaga Museoak udarako kultura- eta aisialdi-programazioa areagotu du.

Cristóbal Balenciaga Museoak, hamargarren urteurrenaren barruan, kultura- eta aisialdi-eskaintza bat proposatzen du, moda, musika, dantza eta gastronomiaren inguruan, efemeridea bisitari guztiekin eta, bereziki, hurbileneko ikusleekin ospatzeko.

Adibide bezala, Museoak musikako gaualdiak proposatzen ditu abuztuko ostiraletan, Kutxa Kultur Musika eta Katapulta Tour programako bandekin eta bakarlariekin, aire librean, kanpoko esparru paregabean, udako terraza batekin. Blanquita Carraquela, Martin de Marte, Ramona´s Evil First Boyfriend eta Sara Azurzak parte hartuko dute.

Eta Bárbara León, Fanny Alonso, Nahia Salaberria, Jon Alkain e Itxaso Segués, Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaileak, museoan izango dira abuztuan, beraien proposamenak erakusteko eta saltzeko prestatutako gune batean. Jendearen eskura egongo dira, beraien sormen-teknikak eta -prozesuak erakusteko, eta ikusgarritasuna emango diete bai programari bai egoiliarrei.

 

Informazio osoa prentsa-oharrean (pdf-an)


Fernando Saenz de Ugarte, Haritz Alberdi, Miren Vives eta Mikel Mendarte, egitarauaren aurkezpenean

210623BalenciagaMuseoa aurkezpena