Atzo, ekainak 22an, Donostiari buruzko Azterketa Historikoen 54. Buletina, Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutuak argitaratua, aurzkeztu zen Kutxa Kultur-en. Aurkezpena, Rosa Ayerbe historialaria eta Buletinaren zuzendariaren eta Mikel Mendarte Kutxa Fundazioako kultura-zuzendariaren eskutik izan zen.

Mende-erdia baino gehiago bete duen Kultura Erakunde baten oroimen bizi gisa aurkezten da Buletina, hasieratik errebindikatu zuelarik hiriaren iraganaren ezagutza, bere artxiboan dokumentatu gabea eta oso gutxi ezagutzen zena.

Buletina bi ataletan sailkatzen da. Lehendabizikoan, Azterlanak, kolaboratzaileek -haietako batzuk gure orrialdeon jarraitzaile zintzoak- ondutako 7 artikulu biltzen ditu, gai sorta zabal eta bariatu, moderno eta, batez ere, garaikidekoak. Bigarren atala, berriz, Oharrak da, eta luzera eta eduki desberdineko bi ekarpen biltzen ditu, bertan agertuz Frantzia etsai naturalaren kontra XVII eta XVIII. mendeetan Gipuzkoan eta Donostian bizi izandako gertaera eta gerra garrantzitsuak.

 

Informazio gehiago: prentsa-oharra

Donostiari buruzko Azterketa Historikoen 54. Buletina (eskuragarri pdf-an)

BOLETIN EEHHSS 54