Gipuzkoako Merkataritza Federazioak atzo, asteartea, urteko batzarra egin zuen Kutxa Kultur-en, Gipuzkoako saltoki ugari balorean jarri eta omentzeko, sektorerako bereziki gogorra izan den urte honetan.

Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren batzarrak ere omenaldia egin zien mende erdi baino gehiagoko zazpi saltokiri: Iriondo saski-denda (1920), Larra oinetako-denda (1941), Jomal etxetresna-elektriko denda(1961), El rincón del arte eta Mape jostailudenda (biak 1971koak), Coloniales Anselmo González (Eibar,1930) eta Luis Otaño burdindegia (Errenteria, 1969).

Halaber, negozio bat martxan jarri duten hogeita hamar ekintzairen ausardia onartu zen, 26 "Singular Dendak" denda berri saritu zituzten, eta urrezko intsignia distiratsua eman zitzaion Kutxa Kultur-i, Gipuzkoako tokiko merkataritzarekin izandako ibilbideagatik eta lankidetzan aritzeagatik.


Goian: Mikel Mendarte Kutxa Kultur-eko zuzendariak Julen Maiz Merkataritza Federazioko lehendakariaren eskutik jasotzen du intsignia. 
Beheran: omendutako merkatariak eta saltokietako ordezkariak.

210615 Federación Mercantil Asamblea en Kutxa Kultur 3

210615 Federación Mercantil Asamblea en Kutxa Kultur 1   210615 Federación Mercantil Asamblea en Kutxa Kultur 4