Kutxa Kultur prestalanetan ari da aire zabalean kultura-udaldiaz goza dezagun.

Maiatzaren 29tik (larunbata) aurrera, Kutxa Kultur Gauak programak udako gauak girotuko ditu berriro, musika, dantza garaikidea, antzerkia … uztartuz Tabakalerako laugarren solairuan duen terrazan.

Kutxa Kultur tokian tokian sortzen ari den talentu amateurrarentzako plataforma da, eta proposamen dinamiko, fresko eta formatu berritzailea duena bizitzera gonbidatzen zaituztegu, konpainia onean eta giro lasaian, maiatzaren 29tik irailaren amaierara arte.

Kontzertuak, antzerkia, topaketak, elektro-saioak, dantza garaikidea, moda … eskaintza osoa eta kalitatezkoa da, eta, gainera, berrikuntzak ere baditu, hala nola Kutxa Kultur Musika 2021 banden aurkezpen-kontzertuak, Dock of The Bay jaialdiaren eskutik irrati eta dock live saioak, zinema-saioak, … Aire zabalean gozatzeko pentsatutako proposamena da, baina, eguraldia lagun ez bada, Kutxa Kultur Plazara eramango da.

Ia 60 ekitaldi, eta hasiera, maiatzaren 29an J. Largo-rekin izango da; Kutxa Kultur Musika 2021 programan dagoen talde honek zuzenean aurkeztuko du bere hurrengo lana "Pilas" ft. Eazy-G Lap Mobb osoarekin eta artista gonbidatuekin izango da kontzertuan. Estatu Batuetako Hip-Hop eta Trap soinuen eraginpean, bere funts artistikoa garatu du dotoretasun frantsesari lotutako estetikarekin. Barrak eta melodiak.

Kutxa Kultur Gauak programa, besteak beste, Jazzaldiaren, Donostiako Musika Hamabostaldiaren, Euskadiko Filmategiaren, EQZEren eta Tabakaleraren laguntzarekin egiten da, eta Keler eta Merkabugati-ren babesarekin.

Prentsa-oharra


KutxaKulturGauak2021 940x300