Guztira 1.675 lan jaso dira deituriko lau modalitateetan.

2021eko Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarien 44. ediziora 1.675 lan aurkeztu dira guztira; horietatik 971 gaztelaniazko eleberria modalitatean, 643 gaztelaniazko poesian, 36 euskarazko eleberrian eta 25 euskarazko poesian.

Gehikuntza handi hori pandemiarekin jendeak ohi baino gehiago idatzi duelako izan da, argitaletxeek ere baieztatu duten zerbait; edizio honetako ezaugarri bat izan da parte hartzeko prozedura digital berria, eta horrek asko gehitu ditu jasotako lanak, batez ere atzerritik jasotakoak. Aurreko edizioarekin alderatuta, % 193 gehitu dira lanak, aurreko edizioan baino 1.103 lan gehiago.

Lan irabazleen aldarrikapena Irungo Udaletxean egingo da 2021eko irailaren 11n.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira olerki modalitateko irabazleentzat, eta 25.000 euro eta garaikurra eleberri modalitateko irabazleentzat.

Azkenik, epaimahaikoek ospe handiko taldea osatzen dute lau modalitateetako bakoitzean eta guztietan.

 

Prentsa-oharra

CiudadIrun trofeo620x300