Literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin, Kutxa Fundazioak 2021. urteari dagokion 44 Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietarako deialdia egiten du.

Lehiaketan modu telematikoan soilik izena eman eta lanak aurkeztu ahal izango dira.

Originalak jasotzeko epea apirilaren 19ra artekoa da.

 

Oinarriak kontsultatu

Prentsa-oharra


MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO OLERKIA
Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat
Saria. Garaikurra eta 15.000 euro
Epaimahaia: Lourdes Otaegi Imaz | Iñaki Aldekoa Beitia | Itxaro Borda Charritton

EUSKARAZKO ELEBERRIA
Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat
Saria: Garaikurra eta 25.000 euro
Epaimahaia: Felipe Juaristi Galdós | Jon Martin Etxebeste | Joxe Mari Iturralde Uria | Arantxa Urretavizcaya Bejarano | Jon Cortázar Uriare

GAZTELANIAZKO OLERKIA
Gutxieneko 800 bertsoko luzerako zeinahi errima, neurri eta gairi buruzko olerkientzat
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro
Epaimahaia: Manuel Rico Rego | Antonio Colinas Lobato | Raquel Lanseros

GAZTELANIAZKO ELEBERRIA
Gutxieneko 150 folioko gai eta idazkera libreko narrazioentzat.
Saria: Garaikurra eta 25.000 euro
Epaimahaia: Fernando Marías Amondo | Luisa Etxenike Urbistondo | Manuel Vilas | Patricia Esteban Erlés | Jon Bilbao Lopategui

Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako salbuespenari esker, Gipuzkoako egoiliarrentzat sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikita.

 

CiudadIrun castillo 940x300