Kutxa Fundazioaren kultura-programazioak, Kutxa Kultur Gelak ezagunak, gaur ireki du izena emateko epea. Jarduera gehienak otsailean hasiko dira, eta 2021eko maiatzera arte luzatuko dira. Izena emateko epea zabalik izango da urtarrilaren 21era arte.

Aurtengo udaberrirako Kutxa Kultur Gelen programazioak jarduera tekniko eta artistikoak proposatzen ditu (kontakizun laburren teknikak, literatura-solasaldi dialogikoa, arte eta diseinua kartoian; shibori…), ohitura osasungarriei, ingurumenari eta teknologia berriei buruzkoak, eta hitzaldiak eta ibilbide tematikoak Donostian zehar.

 

Izenemateak: 2021eko urtarrilaren 7tik 21era arte

Kontsultatu programazioa


Prentsa-oharra

AulasKutxaKulturGela 2020 21 940x300