Joan den larunbatean Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. edizioan epaimahaien epaia ezagutu ahal izan da.

Hauek dira aurtengo irabazleak:

Gaztelaniazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
IrabazleaRubén Fernández Abella
Idazlanaren izenburua:
Quince llamadas perdidas
— Epaimahaia: Luisa Etxenike Urbistondo | Marcelo Luján | Ángel Basanta Folgueira | Fernando Marías Amondo | Espido Freire

 

Gaztelaniazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
Irabazlea: Markel Hernández Pérez
Idazlanaren izenburua:
Vivir de alquiler
— Epaimahaia: José Antonio Vitoria | Teresa de Jesús Calo Fontán | Ane Gabarain | Fernando Bernués Gambarte | Isidoro Fernández

Euskarazko kontakizun liburua. Garaikurra eta 10.000 euro.
Irabazlea:
Mikel Ayllon Corral
— Idazlanaren izenburua:
Zoriontsuak izatea aukeratu genuen
— Epaimahaia: Itxaro Borda Charritton | Aritz Gorrotxategi Mujika | Jon Kortazar Uriarte

Euskarazko antzerkia. Garaikurra eta 15.000 euro.
Irabazlea:
Maialen Diaz Urriza
— Idazlanaren izenburua:
Herri hura
— Epaimahaia: Mireia Gabilondo Garitaonandia | Eneko Olasagasti Eceiza | Dorleta Urretabizkaia

 

Argazkiak: Santiago Farizano

200912 ganadores PREMIOS LITERARIOS KUTXA CIUDAS SS Santiago Farizano 1

200912 ganadores PREMIOS LITERARIOS KUTXA CIUDAS SS Santiago Farizano 10

200912 ganadores PREMIOS LITERARIOS KUTXA CIUDAS SS Santiago Farizano 4


Parte-hartzearen markak hautsi dira Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan Covid-19ak markatutako edizio honetan

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien edizio honetara 683 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 656 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 27 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

Obren jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da atzerritik jaso direla obra gehien (%27), normalean batez bestekoa %15ekoa izan da aurreko edizioak kontuan izanda. Espainian, ohikoa den bezala, Madrilgo Erkidegotik iristen zaizkigu obra gehien (%22), eta atzetik Euskadi dator (%11). Hauen atzetik: Andaluzia, %9; Katalunia, %8; Valentziako Erkidegoa, %6; Gaztela eta Leon, %3; Galizia, %2,5; Aragoi, %2.

Atzerriko 27 herrialdek hartu dute parte, 2018ko aurreko edizioan baino %23 gehiagok (22), eta obra guztien %27a (188) dira. Portzentai hori %12an hazi da aurreko edizioarekin alderatuta, eta obrak bikoiztu baino gehiago ehin dira (aurten 188, iaz 79). Hauek dira obra gehien bidali dituzten lurraldeak Argentina, 72 lan ipuinaren eta antzerkiaren artean, Mexiko, 21; Kolonbia, 16; Kuba eta Txile, 11; Venezuela, AEB eta Alemania, 6; eta Frantzia eta Peru, 5. Nabarmentzekoa da Hego Amerikatik datozen lanak ugaritu egin direla gainerako eskualdeekin alderatuta; izan ere, atzerriko lene % 88a Hego Amerikatik datoz, eta ia % 40 Argentinatik.