Parte-hartzearen markak hautsi dira Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietan Covid-19ak markatutako edizio honetan; horregatik, digitalki ere parte hartzeko aukera eskeini da aurten. Horri esker, parte hartzen duten lanak handitu egin dira, bai estatukoak, eta batez ere atzerrikoak.

Parte-hartzearen markak hautsi dira Donostia Hiriko Kutxa Literatura SarietanDonostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. ediziora 682 lan aurkeztu dira guztira, horietatik 655 gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetan, eta 27 euskarazko kontakizun eta antzerki modalitateetan.

 

  • Gaztelaniazko kontakizuna: 315 lan
  • Gaztelaniazko antzerkia: 340 lan
  • Euskarazko kontakizuna: 11 lan
  • Euskarazko antzerkia: 16 lan

 

2018ko edizioarekin alderatuz, oro har lanak gehitu egin dira, %34 gehiago (aurreko edizioan baino 172 gehiago). Kontakizun modalitateari dagokionez, gaztelaniaz, gehikuntza %37koa izan da (86), euskaraz ere hazi da %22an (2 gehiago). Gaztelaniazko antzerkian %35 (88) gehitu da, eta euskarazko antzerkia izan da jeitsi den bakarra -%15 (3 gutxiago).

Obren jatorriari dagokionez, nabarmentzekoa da atzerritik jaso direla obra gehien (%27), normalean batez bestekoa %15ekoa izan da aurreko edizioak kontuan izanda. Espainian, ohikoa den bezala, Madrilgo Erkidegotik iristen zaizkigu obra gehien (%22), eta atzetik Euskadi dator (%11). Hauen atzetik: Andaluzia, %9; Katalunia, %8; Valentziako Erkidegoa, %6; Gaztela eta Leon, %3; Galizia, %2,5; Aragoi, %2.

Atzerriko 27 herrialdek hartu dute parte, 2018ko aurreko edizioan baino %23 gehiagok (22), eta obra guztien %27a (188) dira. Portzentai hori %12an hazi da aurreko edizioarekin alderatuta, eta obrak bikoiztu baino gehiago ehin dira (aurten 188, iaz 79). Hauek dira obra gehien bidali dituzten lurraldeak Argentina, 72 lan ipuinaren eta antzerkiaren artean, Mexiko, 21; Kolonbia, 16; Kuba eta Txile, 11; Venezuela, AEB eta Alemania, 6; eta Frantzia eta Peru, 5. Nabarmentzekoa da Hego Amerikatik datozen lanak ugaritu egin direla gainerako eskualdeekin alderatuta; izan ere, atzerriko lene % 88a Hego Amerikatik datoz, eta ia % 40 Argentinatik.

Lan irabazleen aldarrikapena Ruiz Balerdi aretoan egingo da 2020ko irailaren 12an.

Lehiaketa honetako sariak 15.000 euro eta garaikurra dira antzerki modalitateko irabazleentzat, eta 10.000 euro eta garaikurra kontakizun-liburu modalitateko irabazleentzat.

Sarien edizio honek Sarien historiako epaimahairik onenetako bat du, kalitate eta izen onagatik. 

Prentsa-oharra


CiudadIrun 2017 pluma3X1