Maialen Porroy diseinatzaileak Kutxa Kultur Modan garatzen du bere proiektua.

Arte ederren unibertsutatean sorkuntza eta diseinu ikasketak, eta AEG Ikastetxean patronajea eta moda ikasi ondoren, Loreak markarentzat egin du lan.

Bere lanak kolore, bolumen eta forma organikoetan oinarritzen da, horrela, diseinatzailearen ibilbide artistikoa agerraraziz.

Datorren ekainean egingo den GdM San Sebastián Moda udaberri-uda 2020 jaialdian desfilatuko du.

Bideoan Cristóbal Balenciaga Museoan pasa den urtean egin zuen desfilea ikus daiteke.