Berriro ere Donostiako Orfeoiaren egoitzan (San Juan kalea, 6. Donostia / San Sebastián) izango da Ganbera Musikako zikloa, Kutxa Fundazioak sustatu eta antolatua, Musikene, Donostia Musika eta Donostiako Orfeoiarekin batera. 

Bederatzi ostegunetan izango dira zikloaren hamaikagarren edizioaren kontzertuak, 19:30ean, eta beti bezala, sarrera libre izango da aretoko jarlekuak bete arte.

Ganbera Musikaren ziklo berria datorren ostegunean, otsailakren 6an hasiko da Aitor Aburto, klarineteak, Irene Busons, biolak eta Ander Marzana, pianoak, osatzen duten Xarma hirukotearekin. Talde honekin bidaia bat egingo dugu historian zehar, 1786ko Austriatik XX. mendeko Espainiara (irudia eta egitaraua atxikitzen ditugu).

Eta hauek dira zikloaren hurrego kontzertuak:

  • Otsailak 27, Yidaki Brass
  • Martxoak 5, Uebayashi bikotea
  • Martxoak 12, Sarasate bikotea
  • Apirilak 2, Euterpe laukotea
  • Apirilak 23, Iberia boskotea
  • Maiatzak 14, Uhin boskotea
  • Maiatzak 28, Antípoda boskotea
  • Ekainak 11, Kantu-errezitaldia

Prentsa-oharra

XICicloCamara fachada