Kutxa Kultur Enea, Kutxak Tabakalerako laugarren solairuan daukan kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du, Gipuzkoan garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko.

Kutxa Kultur Enea Programaren helburua da kultura-ekintzaileen proiektuak sustatzea, gehienez 40 ekintzailek partekatutako gunean, komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea garatzeko helburuaz, lekua izan dezaten bertan askotariko kultura-proiektuek: diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapen eta beste arlo batzuetakoek.

Programa honetan parte hartzeko eskaera profesionalek, pertsona ekintzaileek, elkarte edo enpresek egin dezakete, Gipuzkoako lurraldean sustraituta baldin badaude, izaera berritzailea duten ekimen edo proiektuak garatzen ari badira eta, batez ere, Gipuzkoako kultura-sektoreari balio erantsia ematen badiote, negozio-ideia bat identifikatuta baldin badute eta garatu edo/eta gauzatu nahi badute, eta argi et garbi bizikidetzaren, partekatzearen, lankidetzaren eta beste eragile batzuekiko konexioaren alde egiten badute, sorkuntza-iturri gisa. Proposamenak berrikuntza, enpresa eta kulturan adituak direnen batzorde batek aztertuko ditu.

Programa zertzen den lekuak badu beharrezko azpiegitura proiektuak garatzeko: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gelak, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.

 

Proiektuak aurkezteko epea: otsailaren 3tik martxoaren 16ra

Oinarriak eta izena emateko epea

Prentsa-oharra


 KutxaKulturEnea 640