Kutxa Fundazioaren aisialdi- eta kultura-programazioak -ohiko Kutxa Kultur Gelak- urtarrilaren 8an irekiko du izena emateko epea, eta jarduerak otsailean hasi eta 2020ko ekainera arte luzatuko dira.

Udaberriko jarduetarako izena emateko epea: urtarrilaren 8tik 22ra.

 

Udaberriko Kutxa Kultur Gelak 2020
Informazioa eta izen emateak HEMEN

 

Aurtengo udaberrirako Kutxa Kultur Gelen programazioak jarduera tekniko eta artistikoak proposatzen ditu (alpargata-tailerra, vegetable printing, lore-artea…), jarduera gastronomikoak (sukaldaritza begetarianoa, Carolina Rincón, José Aguado, Nacho Gomara eta Pablo Vicarirekin sukaldatuz), ohitura osasungarriekin lotutako ikastaroak (olio esentzialak, asteko menu osasungarri baten plangintza) eta teknologia berriekin zerikusia dutenak.

Bisita gidatuen formatuan, ibilbide tematikoak egingo ditugu Donostian, Oh My Walk!-en eskutik.

Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen gune zabalean gauzatuko dira. Nahiz eta beste jarduera batzuk, Kutxa Ekogunean, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean eta La Perla kirol-gunean ere izango diren.

Prentsa-oharra


Udaberriko Kutxa Kultur Gelak programa berrian baduzu non aukeratu! Zatoz Tabakaleraz gozatzera!

 

AulasKutxa2019 20 640x285