Kutxa Kultur Eneak, Kutxan kultura-coworking-erako guneak, hamabi proiektu berri hautatu ditu bere garapena bultzatzeko:

Linguaso, Kalea(n) Bizi, Mahaia Artisan Objects, Ardaxkak, Turismo eta ezagutza/ Haizur, Demode Produkzioak, Sofía Herbón-Ozeano Almak, Pixelatu /Sirimiri Films, Be Visuals, PushGetUp, Metaphŏra eta Txita.

 

Eneatarrak2020 collage argazkilaria DARA BONINO

Irudia. Dara Bonino

Prentsa-oharra

 

Kutxa Kultur Enea Programa kultura-coworking gune bat da, gehienez 40 ekintzailek parteka dezaketena, azken batean, komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea, non sartzen diren proiektu oso ezberdinak kulturaren munduan: diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapena eta abar.

Programa gauzatzen den lekuak, Tabakaleran, badu beharrezko azpiegitura proiektuak garatzeko: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gelak, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.

Programa honen parte dira profesionalak, pertsona ekintzaileak, elkarte eta enpresak, Gipuzkoako lurraldean sustraiturik daudenak, izaera berritzailea duten ekimen edo proiektuak garatzen ari direnak eta, batez ere, Gipuzkoako kultura-sektoreari balio erantsi bat ematen diotenak, negozio-ideia bat identifikaturik izan eta garatu edo/eta gauzatu nahi dutenak, eta argi et garbi bizikidetzaren, partekatzearen, lankidetzaren eta, sorkuntza-iturri gisa, beste eragile batzuekiko konexioaren alde egiten dutenak.

Horretarako, ekintza-plan bat garatu da, honako hauez osatua:

  • Egonaldiaren lehen 3 hilabeteetan, negozio- eta bideragarritasun-planean prestakuntza trinkoa.
  • Proiektu bakoitzaren hileroko jarraipena premia edo beharrizanak identifikatzeko.
  • 4 masterclass urtean story-telling, komunikazio, salmenta… gaietan.
  • Hileroko komunitate-bilerak, komunitatea indartzera bideratuak, baita ezaupideak eta ikasitakoak partekatzera ere, bai kideen artean eta bai saioetako bakoitzera gonbidaturiko enpresa- eta kultura-munduko pertsona ospetsuekin ere.
  • Urtean 6 kultura-bisita lurraldeko eragile/gune garrantzitsuetara, Tabakaleratik bertatik hasita.