Egungo European Physical Society-ko (EPS) presidente Petra Rudolf-ek Donostia bisitatuko du aste honetan Donostia International Physics Center-ek (DIPC) gonbidatuta. Bere egonaldiaren helburua bikoitza da: ZientziaKutxa hitzaldien zikloaren barruan parte hartzea –maiatzaren 9an publiko orokorrari zuzendutako hizketaldia eskainiko du- eta maiatzaren 10ean DIPC-n ikertzaileei zuzendutako bi mintegi ematea.

ZientziaKutxa, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek antolatutako eta publiko orokorrari zuzendutako dibulgazio hitzaldien programa da. Bertan, gaur egungo zientzia gaiak eta interes berezia sortu ditzaketenak aztertzen dira lehen mailako zientzialarien eskutik. Bi instituzioek urteak daramatzate mota honetako dibulgazio hitzaldi-programak antolatzen zientzia gizarteratzeko. Honela, ZientziaKutxaren barruan, hilabatean behin hitzaldiak antolatzen dira Tabakaleran.

‘Emakumeak zientzian: ikuspuntu historiko bat’ titulupean, Petra Rudolf-ek iraganeko emakume zientzialariek egindako zenbait ekarpen garrantzitsu aztertuko ditu maiatzaren 9ko hitzaldian (Kutxa Kultur. Ruiz Balerdi Aretoa, 18:30), Erdi Arotik hasi eta XX. mende hasieraraino. Gainera, ikertzaile independienteek (Hildegard von Bingen, Trotula, Sybilla Merian, Laura Bassi, Caroline Herschel), senar edo anaia ezagunak izan zituzten laguntzaileek (Sophie Brahe, Marie-Anne Paulze Lavoisier) edota Emilie de Breteuil Marquise de Châtelet edo Maria Angela Ardinghelli bezalako itzultzaileek egindako lanaz ere hitz egingo du.

Informazio +

Honetaz guztiaz gain, hitzaldian aztertuko du zergatik dauden horren emakume ikertzaile gutxi gaur egun. Honetarako, Europan, Estatu Batuetan eta Japonian egindako zenbait ikerketa aipatuko ditu. Bukatzeko, emakumezkoek eta gizonezkoek zientzian modu berean lan egiten duten aztertuko du. Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte eta ingelesez eskainiko du, euskarazko eta gaztelaniazko aldi bereko itzulpenarekin.
Informazio gehiago: https://www.kutxakultur.eus/eu/agenda/emakumeak-zientzian-ikuspuntu-historiko-bat-zientziakutxa-2/

Gainera, ostiralean, maiatzak 10, EPS-ko presidenteak bi mintegi eskainiko ditu DIPC-n ikertzaileei zuzenduta.