Kutxa Kultur Eneak I. Topaketa parte-hartzailea ospatu zuen atzo Kutxa Kultur Plazan, Tabakaleran.

Kutxa Kultur Eneak, Kutxak Tabakaleran duen kulturako coworking guneak, 2016ko apirilean ireki zituen bere ateak. Ordudanik, Gipuzkoako kultura-proiektuen ekintzailetza eta laguntzarako lehen gune bihurtu da. Kutxa Kultur Enea komunitate sortzaile, dinamiko eta berritzailea da, eta bertan kultura-munduko askotariko proiektu eta ekintzak sartzen dira:diseinu, marketin, musika, moda, argazkigintza, gastronomia, arte, dantza, ekitaldi eta ikuskizunen sustapena eta abar.

Atzo ospatutako I, Topaketa honetan, Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendariak, egin zuen ekitaldiaren aurkezpena. Gero, "Beste konexio batzuk posible dira: Arteak/kultura eta Enpresa Babesetik haratago" hitzaldia eman zuen sorkuntza-ekonomian aholkulari aditua den Roberto Gómez de la Iglesiak.

Jarraian, bertaratuak, ekintzaileak eta enpresak, hiru talde handitan banatu ziren, jarduera-sektorearen arabera, eta hainbat ideia eta proposamen landu zituzten.

Gero, ondorioak batera jarri zituzten eta networking-ak eman zion amaiera jardunaldiari.


ozio_gallery_nano