Atzo, abenduaren 20an, Donostiari buruzko Azterketa Historikoen 51. Buletina, Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutuak argitaratua, aurkeztu zen.

Zazpi azterlanek -horien artean Tratu txarrak XVII. eta XVIII. mendeetako Gipuzkoan, gaur egun interes handiko gaiari eskainitakoak- eta oharrak osatzen dute buletina, Rosa Ayerbe historialariak ekitaldi publikoan aurkeztuko zuena.

Ekitaldi berberean, Carlos Rilova-ren Konpasak, mapak eta izarrak. José Joaquín de Ferrer y Cafranga (Pasaia 1763-Bilbo 1818). Astronomo bikain baten bizitza izeneko liburua aurkeztu zen ere.

José Joaquín Ferrer Cafranga (1763–1818) Pasaiako astronomo eta itsas gizon bat izan zen. Atzerrian zientzia lantzeko gure Herrian egin diren ahaleginetatik, gehienak ezezagunak, Ferrerrena da, zalantzarik gabe, handien eta arrakastatsuenetako bat.{/lang}


FerreryCafranga