Kutxa Fundazioak Dr. Camino-Serapio Múgica Liburutegiaren gune berria aurkeztuko du Kutxa Kultur-en, eta bertan gorazarre xume bat egingo zaio Serapio Mugica historialari eta kronistari, bere liburu-funtsak liburutegi honi eman zizkion eta.

Aurkezpena urriaren 25ean, osteguna, izango da, 19:00etan eta sarrera librea da. Ekitaldian izango dira Jose Ignacio Mugica Brunet eta Rosa Ayerbe eta Elena Legorburu historialariak.

 

Dr. Camino-Serapio Múgica Liburutegia

Gaur egungo Kutxa Fundazioaren gizarte ekintzak itzelezko lana finantzatu du 50 urtez: Donostia hiriaren Historia berregitea. 1813. urtean, artean Donostiako esparru harresituan zegoen soldadu-talde napoleonikoaren aurka tropa angloportugesen erasoa burutu zen, eta ordu arteko agiritegi edo artxibo ia gehienak suntsitu zituen orduan eragindako sute bereizkuntza gabeak. Halabeharrez, eta erasoek eta Donostia hartu zuten tropa kontrol gabeek eragindako basakeria beraren mende egon arren, probintzia-artxiboak onik atera ziren sute hartatik, biltegiraturik zeuden lekuaren gainera eroritako hondakinek babestu zituzten eta.

Donostiako agiritegiak suntsitu zituen zorigaitzeko patu beretik onik atera ziren probintzia-artxibo horiei esker, Dr. Camino Taldeak hiri honen historia berreskuratzeko lana zaila izan zen, baina ez ezinezkoa.

Liburutegi berri honetan ikusgai dauden objektu historikoak lan horren lekukotasun grafiko eta ukigarriak dira, azkenean Donostiaren nahiz Gipuzkoa osoaren Historia berrosatzeko oso onuragarriak izan direnak.


BibliotecaDr.Camino SerapioMugica