Aurreko edizioan, Iñigo Serrulla abeslari donostiar gaztea, Grande Days taldea, Sara Mansilla donostiarra, Oso Fan, Reuben RG eta Madelaine, post-rokc-eko talde donostiarra izan ziren partaide. 

Kutxa Kultur Musika, musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko Kutxa Fundazioak sustaturiko programa da; programa hau 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioz.

Edizio honetako izena emateko epea urriaren 31 arte dago irekita.

Hona hemen 2018/2019 deialdiko ildo nagusiak:

1.

Deialdi honetan Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute. Ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea.

2.

Musika herrikoiak deiturikoetan (rock, pop, folk, egile, reggae, elektronikoa, jazz, heavy, funk...) sartzen diren proposamenak onartuko dira edo horien arteko bat-egite eta fusioak, kanpoan geratuko direlarik musika klasikoa edo ganbera-musika, hauek bai baitituzte beste lehiaketa batzuk Kutxa Fundazioaren jardun-ildoaren barruan. Proposamenen irudimena, talentua eta sormen-kalitatea balioetsiko dira.

3.

Izena emateko epea urriaren 31n amaituko da. Talde edo bakarlariek gutxienez bi gai bidali behar dituzte helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., mp3 edo beren Youtube, Bandcamp edo edozein streaming sistematarako esteka bidez, taldearen izen, harremanetarako datu, jatorri eta curriculumarekin.

4.

Arlo honetan diharduten bertako eta estatuko profesional independenteek osaturiko epaimahaiak 6 proposamen aukeratuko ditu gutxienez.

5.

Hautaturikoek lankidetza-hitzarmena izenpetuko dute Kutxa Fundazioarekin urtebeterako, eta bertan egonaldi bat eskainiko zaie honako mugarri edo une hauen arabera:

2018ko abendua – 2019ko ekaina.

Bilerak egingo dira taldeekin bakoitzaren premiak detektatzeko eta honela, beraien proposamen artistikoaren arabera, beren proiektua garatuko dute, besteak beste honako hauek landuz: kontzertu- eta prestakuntza-egutegia, diskografia-banaketa hala badagokie, press kit-ak egitea, hedabideentzako aurkezpenak... eta taldeekin adosturiko estrategia ezarriko da egutegi eta guzti.

Aukera eskainiko zaie entseguetarako lokala izan dezaten, hautaturiko taldeetako beste batekin partekatua, Kutxa Fundazioaren guneetan Tabakalerako laugarren solairuan, 2019. urtean zehar.

Hautatuen artean detektaturiko premien arabera, prestakuntza emango zaie, musika-ekoizpenari, autoedizioari edota sare sozialetako komunikazioari buruzkoa. Justifikaturiko arrazoiengatik izan ezik, bertan ez parte-hartzea programatik kanporatzeko arrazoia izango da.

2019ko lehen hiruhilabetean, Kutxa Kultur Plazan, Tabakalerako laugarren solairuan, emanaldi akustiko bana programatuko da, Kutxa Kultur Musika 2018/19 egonaldi honen baitan taldea aurkezteko.

2019ko uztaila– abendua.

Aukera eskainiko zaie edo zenbait gai grabatzeko Gipuzkoako estudio profesional batean, edo bideo klip profesional bat egiteko 1200 €-ko balioaz. Kasu batean nahiz bestean, Kutxa Kultur logotipoa jarri beharko da ondo ikusteko moduan.

Egonaldian zehar, Kutxa Kultur Plazako aurkezpen kontzertuaz gain, gutxienez lau emanaldi programatuko dira festibal ezberdinetan, eta azken emanaldi bat Kutxa Kultur Kluban.

Bitarte honetan egonaldiari buruzko teaser edo bideo dokumental bat grabatuko da, eta Kutxa Kultur programan duen parte-hartzeari dagokionez, taldea aurkeztu eta sustatzeko izango da, sare sozialetan eta beste plataforma batzuetan zabalduz.

6.

Egonaldiak irauten duen denboraldian, taldeek 2400 €-ko ordainsaria jasoko dute bi aldietan aipaturiko 6 emanaldiengatik, eta horretarako kontu korrontea izan behar dute Kutxabanken taldekide guztien izenean.

7.

Hautaturiko taldeek, egonaldiak iraun bitartean, aholkularitza profesionalerako bulegoa izango dute Kutxa Kultur Fabrikan Tabakalerako laugarren solairuan, eta bulegoaren ordutegia, aurrez aurreko arretarako, astean lau ordukoa izango da, taldeen premietara egokitzeko ahalegina egingo da. Bulego honen zereginen artean honako hauek daude: egoiliarren informazioa bidaltzea aldizkari digital, TB, diskografia-etxe, programatzaile eta jaialdietara; lege-aholkularitza eskaintzea kontratazioaz; argibideak ematea jaialdi, hedabide eta programatzaileekin harremanetan jartzeko; eta sare sozialetako komunikazioari buruzko aholkularitza.

8.

Taldeei eskatuko zaie Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Musika programarekin lankidetza jendaurrean aipatzeko sare sozialetan, kontzertuetan, irrati eta telebistetako elkarrizketetan, horiek egonaldi honi esker hitzartu edo programatu direnean.

9.

Hautaturiko 6 taldeak prentsaurrekoan aurkeztuko dira Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan azaroko azken astean.


KutxaKulturKluba940x300