“Bihotz handiegia” (Eider Rodriguez) eta “Apegos feroces”, (Vivian Gornick) lanek jaso dute Zilarrezko Euskadi Liburu denden Gipuzkoako Elkarteak ematen duen saria, Kutxaren laguntzarekin.

Sariok atzo (maiatzak 15) jaso zituzten idazleok, elkarrekin eman zuten hitzaldi batean.

Aintzatespen honen bitartez, kalitate handikoak izanagatik arrakasta komertzial handirik eduki ez duten lanak bultzatu nahi ditu elkarteak.

Vivian Gornick estatubatuar idazleak “XX. mendearen bigarren zatiko Bronx auzoko ghettoen bizitza eta harremanen deskribapen zoragarria egiten du prosa erraz, zuzen eta emozionalarekin”, oroitzapen liburu horretan.

Bestalde, emakumezkoak protagonista dituzten sei istorioetan, Eider Rodriguezek “hausnarketarako gonbita egiten du, egoera kafkianoetatik abiatuta”, “Bihotz handiegia” lanean.


 EuskadiPlata2018