Kutxa Kultur Class-ek idazketa adierazkorraren tailerra proposatzen digu ekainaren 8 eta 9rako Tabakalera eraikineko Kutxa guneetan. Tailerra Lucia Etxebarriak emango du, eta idazketa adierazkor eta Gestalt-terapiaren metodoetan oinarrituko da; idaztea ikuspegi profesionaletik jorratu nahi dutenentzat edota arazo zehatzak analizatu eta konpontzeko tresna gisa erabili nahi dutenentzat izango da tailerra. Maiatzaren 21era arte eman daiteke izena.


Idaztea ez da prozesu mekaniko bat. Gure emoziotik lan egiten dugu, eta gure inkontzientetik. Idaztea ikuspegi profesionaletik planteatzen dutenentzat (blogger, idazle, abokatu eta abarrentzat) nahiz arazo zehatzak (doluak edo erabaki-hartzeak) aztertu eta konpontzeko erabili nahi dutenentzat balio lezake tailerrak.

Idazketa adierazkor eta Gestalt terapiaren metodoetan oinarriturik dago. Dibertigarria da, dinamikoa, eta parte hartzen duten guztiei ziurtatzen zaie ongi egindako ipuin batekin aterako direla lantegitik.

 

Ekainak 8a eta 9a, ostirala eta larunbata
Ostiralean: 19:00-21:00 eta larunbatean: 10:15-14:00 eta 16:00-18:00
18:00etatik aurrera saio irekia

Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Antolatzailea: Kutxa Kultur Class
Lucía Etxebarriak ematen du tailerra
Nori zuzenduta: gazteeei (+ 12 urte) eta helduei
Hizkuntza: gaztelaniaz
Prezioa: Kutxabank bezeroa: 80 € / Orokorra: 96 €. Plaza mugatuak
Izen emateak: apirilaren 16tik maiatzaren 21era. IZENA EMAN

 

LuciaEtxebarria idazlea