Asteartean, hilaren 10ean, 19:30ean, Catalina Erauso Arte Elkartearekin lankidetzan, Kutxa Kultur Gelak programak hitzaldi bat eskainiko du gaztelaniaz: “La Habana, la ciudad de las columnas”, Sebas Agirretxeren eskutik.

Eta asteazkenean, hilaren 11n, 20:00etan, eta Musikenerekin lankidetza estuaren emaitza gisa, jazza, Jon Zufiaurre Quintet delakoaren eskutik. Bi ekitaldiak, doakoak, Kutxa Kultur-en izango dira, Tabakalerako 4. solairuan.


 La Habana, la ciudad de las columnas

 Alejo Carpentier-en arabera, La Habanan dauden bezainbeste koloma ez ditugu aurkituko kontinenteko ezein herritan. Javier Fernández Iturriozen argazki bikainen bitartez, Habana irribartsu eta pintoresko hori, Mundu Berriaren giltza eta ataria den hori ezagutu ahal izango dugu. 

 

Apirilak 10, asteartea // 19:30
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (Kutxa Kultur, 4. solairua Tabakalera)
Hizkuntza: gaztelania
Hizlaria: Sebastián Agirretxe, industria-ingeniaria
Sarrera librea aforoa bete arte
Catalina de Erauso Arte Elkarteak antolatutako hitzaldia, XVII. Kultura Zikloaren barruan, Kutxa Kultur Gelak programarekin elkarlanean.

 

Jon Zufiaurre Quintet

Kideak

Diego Rodríguez, gitarra
Jorge Fernández, pianoa
Alex Ordóñez, baxua
Pier Bruera, bateria
Jon Zufiaurre, saxofoi-tenorea

 

Apirilak 11, asteazkena // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte.

Jarduera hau Musikenerekin batera egiten da.
Kutxa Fundazioak urteak daramatza zentro honekin lankidetza estuan, eta horrek ikusgaitasuna ematen dio bertako talentuari, Kutxa Kultur proiektuaren giltzarria den horri.

 Jazz JonZufiaurreQuintet1200