Gipuzkoasolidarioa.info, elkartasunaren Etxea Gipuzkoan lemapean Gipuzkoa Kutxa Solidarioak gizartea sentsibilizatu eta kontzientziatzeko helburuarekin kanpaña berria jarri du abian.

Donostia, 2021eko maiatzaren 17a. Gipuzkoa Kutxa Solidarioa, 2011 urtean Kutxa Fundazioak Gipuzkoako eraldaketa sozialaren alde sortu zuen ekimena da. Hirugarren Sektore Sozialaren sustapena bultzatzea eta arrakala digitala murriztea ditu helburu eta gipuzkoasolidarioa.info plataforma bitartez, elkartasuna bideratu nahi du, Gipuzkoako ekintza sozialaren topagunea izan eta jendarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoaren aldeko tresna.

Maiatzaren 17tik eta ekainaren 17ra bitartean, Gipuzkoa Kutxa Solidarioaren urteroko zabalkunde kanpaina abian da. Aurtengo berrikuntza: guztiz digitala izango dela eta sare sozialetan zabalduko dela.

Beti bezala, kanpainak jendartea sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi du: Gipuzkoako elkarte-sarearen aniztasunari eta kalitateari buruzko informazioa eman, haien ekimenak eta jarduerak sustatu, gipuzkoar gizartearen kezketara egokitzen den edozein elkarte-proiektutan parte hartzeko jarrera bideratzeko pausuak erakutsi eta elkartegintzarekin harremanak izaten dituzten pertsonen kopurua handitzea du helburu.

Gipuzkoasolidarioa.info plataforma, elkarteen ekimenak eta gai hauekiko jakin mina dutenak, harremanetan jartzen dituen tokia da. Elkartegintzaren ekarpenak ezagutzeko eta hauetara hurbiltzeko aukera. Aldaketaren eragile izateko gonbita luzatzen delarik.

Gaur egun, 211 elkarteen informazio eguneratua biltzen du eta etengabeko hobekuntzaren prozesuan murgilduta, elkarteen bilatzailea sendotu egin du. Hitzak, kokapena, arloa eta Garapen Jasangarrien Helburuen arabera bilatu daitezke elkarteak eta hauen web profilak erakargarriagoak dira orain.

Gipuzkoasolidarioa.info, zure elkarlaguntza sarea da. Gipuzkoako Elkartasuna, klik batean.

Bisitatu gaitzazu.