Urriaren 16 eta 23an, Inspira Bizitzak topaketen hamabigarren edizioa ospatu da, eskola komunitateak gehien eskatzen duen deialdietako bat.

Inspira Bizitzak, 4. DBH, Batxiler eta Lanbide Heziketako (erdi mailako graduak) ikasleei bideratuta dago. Ikasleen eta hainbat profesionalen arteko elkartze puntu bat izatea du xedea, STEAM-eko hainbat esparruetan, hau da, zientzia-teknologia, artea, edota humanitatetan lana egiten duten profesionalak.Parte hartzaileei, ibilbide akademiko eta irteera profesional anitzak erakustea bilatzen dugu. Entzute aktiborako eta hartu-eman zuzenerako espazioak sortzen dira, lan munduak eskaintzen dituen aukera, zailtasun eta kezken informazioaren elkartrukea bultzatuz.

Aurten lehen aldiz, zientzia eta teknologiako profesionalez gain, arte eta humanitatetako profesionalak bertaratu ditugu ere, ikasleei ikuspuntua zabaldu eta etorkizuneko erabakiak hartzeko garaian esperientzia gehiago ipiniz mahai gainean.

Ikastetxeen parte hartzea oso handia izan da edizio honetan, topaketa sendotuz. Edizio berri honetan, parte hartze zifrak bikoiztu egin dira: 743 ikasle eta irakasleeta 71 profesional.

<< Urriaren 16an, astelehena: Donostiako, Leitzako, Zumaiako, Oñatiko eta Bilboko ikastetxeetako ikasleek hartu zuten parte.
<< Urriaren 23an, astelehena: Lasarte-Oria, Lezo, Bergara, Donostia, Trintxerpe, Urretxu eta Andoaingo ikastetxeetako ikasleek hartu zuten parte.


Bi jardunaldietan, hainbat arlotan lan egiten duten profesionalek lagundu ziguten: kimikariak, artistak, ingeniariak, aktoresak, fisikariak, filosofoak, baina bai eta ere zientzia eta humanitateen arteko bidegurutze diren profesionalak, hala nola, zaharren ongizatean lan egiten duen arkitektoak, matematika maitatzeaz arduratzen den matematikaria…guztiek beren bizi esperientzia eta esperientzia akademikoa ikasleekin elkarbanatu zuten, zalantzak argituz eta hartutako erabaki on eta txarrak erakutsiz.

Inspira Bizitzak, Inspira Bidaiak programaren barruko jarduera da, non, bere helburu nagusiak hurrengoak diren: gazteei beraien zaletasun eta talentua identifikatzen laguntzea, talentu hauetatik aldaketa sozial eta ekologikora bideratutakoak kanalizatzea, eta bide batez, lana-munduaren atarian dauden gazteei ezaugarri hauek dituzten talentuen ibilbideak babestea, orientatzea, erraztea eta saritzea, beti ere arrakala sozioekonomikoa, generokoa eta teknologikoa kontutan hartuta.


KutxaFundazioa 16 10 2023 Conferenciante 5 23   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 028   KutxaFundazioa 16 10 2023 Conferenciante 13 03
KutxaFundazioa 16 10 2023 030   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 001   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 004
KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 005   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 009   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 015
KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 022   KutxaFundazioa 16 10 2023 Conferenciante 7 20   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 033
KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 037   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 046   KutxaFundazioa 16 10 2023 Puestos 049