Sumendiek paisaia paregabeak sortzen dituzte, eta zibilizazio asko bizi dira eta bizi izan dira horien gainean, haien leherkortasunak, formak, osaerak, baliabideek eta arriskuek baldintzatuta beti. Gure planetan sumendien banaketa ez da ausazkoa, plaka tektonikoen ereduaren ondorio da. Sumendi bat ez da beste bat bezalakoa, eta sumendi batek oso portaera desberdinak izan ditzake erupzio bakarrean.

Prozesu geologiko horiek inguruan bizi diren pertsonen bizitza aldatzen dute, eta baita haiek aztertzen dituzten ikertzaileena ere. Guztiak gorputz eta arima aritzen dira lanean eta beraien ausardiari eta pasioari esker, arrisku bolkanikoen politikak eta kudeaketa ere aldatzea lortu da, horiei esker, gaur egun zientzia eta zientzialariak larrialdi bolkanikoetan txertatzen dira. Sumendi aktiboekin elkarbizitzea eta haien prozesuak eta denborak ulertzea funtsezkoa da XXI. mendean honetan, lurralde bolkanikoen berreskurapen ekonomiko eta soziala lortzeko.


Jarraian, Juana Vegas geologoak Kutxa Fundazioako Ruiz Balerdi aretoan eman zuen hitzaldia eskuragarri jartzen dugu.

 

Hitzaldi hau ZientziaKutxa. Gorri bizia esparruan eskaini da, Kutxa Fundazioak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatutako hitzaldi-zikloa.


Juana Vegas

Geologoa.
Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutua. Geoheritage, IUGS.

Juana Vegas Zientzia Geologikoetan Doktorea da eta Doktoretzako Sari Berezia jaso zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Bere lehen ikerketa La Palma uhartean egin zuen, eta bertan aurkeztu zuen Master Tesia 1998an. SEK Unibertsitateko (Segovia) Biologia Fakultateko irakasle izan da eta 2005az geroztik Espainiako Geologia eta Meatzaritza Institutuan (IGME-CSIC) egiten du lan. Bertan, Ondare Geologikoaren eta Meatzaritzaren Arloko buru izan da, eta, gaur egun, ‘Ondarea eta Geoaniztasuna’-ren Ikerketa Taldearen koordinatzailea da.

Juanak Larrialdi Geologikoei Erantzuteko Unitatean (URGE IGME-CSIC) parte hartu du eta La Palma uharteko sumendiaren erupzioaren larrialdian (2021) parte hartu zuen. Gaur egun, berreskuratze-fasean parte hartzen du, hainbat ikerketa-proiekturekin.