Eureka! Zientzia Museoak Bizitza Zientifikoen 11. Topaketa antolatu du, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta. Zientziaren, Teknologiaren eta/edo Ikerketaren arloetan lan egiten duten ikasleen, irakasleen eta profesionalen arteko topagunea izatea du helburu.

Bokazio zientifikoak sustatu nahi dira, eta ikasleei erakutsi nahi zaie ikasketak amaitu ondoren lan-aukera eta -irteera ugari daudela.

Horretarako, eremu bat sortu nahi da, ikasleek hitz egin, galdetu eta iritziak trukatu ahal izan ditzaten zientzia- eta teknologia-arloetako profesionalekin; horrela, etorkizunean zer lan-aukera izango dituzten jakin ahal izango dute, ikasketa jakin batzuk egiteak zer esan nahi duen galdetu ahal izango dute, egon daitezkeen zailtasunak hauteman ahal izango dituzte, etab.


Bi egun antolatu dira:

<< Urriak 17a, astelehena: Donostia, Mungia, Plentzia, Hernani, Zarautz eta Oñatiko ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte.

<< Urriak 24a, astelehena: Portugalete, Pasaia, Errenteria, Donostia, Hernani, Zarutz, Iruña, Donostia eta Sopelako ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte.

 

11. edizio honetako bi jardunaldietan, zientziaren arlo desberdinetan lan egiten duten 45 profesionalek lagunduko digute.

Ikastetxeek parte hartzeko interes handia erakutsi dute eta horrek topaketa hau kontsolidatzen du bere hamaikagarren edizioan. 17 ikastetxetako 497 ikaslek eta 33 irakaslek izan dute aurten parte hartzeko aukera, aretoen edukiera mugatua baita.

Prentsa-oharra


2022 Bizitza Zientifikoak Eureka Zientzia Museoan 9

Eureka vidascientificas jpg 1   Eureka vidascientificas jpg 3   Eureka vidascientificas jpg 4