Umeentzako urtebetetze festa deigarri bat antolatzeko gune esklusibo baten bila bazaudete, ospatu ezazu Eureka! Zientzia Museoan. Bertan, zientzia eta dibertsioa izango dira protagonista nagusiak.

Arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu, eta museotik gidatuko zaituzteen begirale espezializatua zuen eskura jarrtzen dugu.

Zientzia ikuskizunak, Lego jarduerak, gure animalien bizitza ezagutzea eta Planetariumeko saioak dira diseinatu ditugun jardueretako batzuk. Museoa ingurune atseginean kokatzen da, badago doako aparkalekua, Gipuzkoako eraikinen maketak miniaturan kanpoaldean, eta Miramon Basoa ingurunean.

 

Baldintzak

  • Partaideak: Gutxienez 8 eta gehienez 16.
  • Haurrek heldu batekin egon beharko dute.
  • Erreserbak telefonoz edo museoko leihatilan.
    T - 943 012 478
  • Museoko sarrera + Jarduera: 12 € /pertsonako.

Ekintzak

  • Monitore bat ordu betez.
  • Merienda zerbitzua ere kafetegian (6 €/pertsonako) edo museoko piknikan egin daiteke.
  • Hurrengo bi aukeretatik bat aukeratu behar da:
    A aukera) Ordubete Logik tailerrean + Simulagailuetan bidaia bat + Museoko erakusketa finkotik bisita librea.
    B aukera) Bisita gidatua Animaliara ordu erdiz + Zientzia ikuskizuna ordu erdiz + Simulagailuetan bidaia bat + Museoko erakusketa finkotik bisita librea.

Informazio gehiago: Urtebetetzeko festak Eureka! Zientzia Museoan

 
Eureka! Zientzia Museoa

Paseo Mikeletegi, 45. 20009 Donostia / San Sebastián
T - 943012478 | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. | www.eurekamuseoa.eus 

Eureka exterior   Simulador   Animalia iguana