Museoek inguruko mundua aldatzeko ahalmena dute.

Maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Eureka! Zientzia Museoak zuekin ospatu nahi du. Horretarako, bisitari guztiek egun horretan doan sartu ahal izango dute museora. Gainera, planetario-saioz betetako jarduera astronomikoen programa berezia eskainiko dugu Planetarium digitalean. Bertan, naturak eskaintzen digun ikuskizunik ederrenetako batez gozatuko dugu, hala nola, zeru izartsua ikusteaz, eta Donostiatik ilundu ondoren ikus daitezkeen izar, konstelazio eta planeta nagusiak erakutsiko dizkiogu ikusleari.

ICOMek aurten proposatutako gaiarekin bereziki sentsibilizatuta. Museoek ekintza berritzaileak burutu behar ditugu, egungo ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko, eta baita proiektu berritzaileak garatu ere, informazio zientifiko, kultura-esperientzia eta -hedapen berriak sortzeko helburuarekin.Museoen boterea, Eureka!tik indartsu erakutsi nahi izan du museoen funtsezko balioa etorkizun hobea eta iraunkorragoa eraikitzeko.

 

2022ko maiatzaren 18a, asteazkena
Lekua: Eureka! Zientzia Museoa
Ordutegia: 10:00 - 19:00

Sarrera doan
Zuzeneko saioak planetariumean (30 min): 17:15 euskara | 18:00 gaztelania

Informazioa eta egitaraua

2022 Dia Internacional Museos