Eureka! Zientzia Museoak eta Elhuyarrek Parekoen arteko topaketa ospatu dute gaur museoan. Bertan, ikertzaile gazteak eta Gipuzkoako ikasleak elkartu dira proiektuak partekatu eta iradokizun eta aholkuak trukatzeko helburuarekin.

‘Elhuyar Zientzia Azoka’ proiektuan parte hartzen ari diren Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako 73 ikasle izan dira, hala nola Beasaingo La Salle ikastetxekoak, Donostiako Maria Reina eskolakoak, Lazkaoko San Benito ikastolakoak, Usurbilgo Udarregi ikastolakoak eta Donostiako La Salle San Luis ikastetxekoak. Eta ikasleekin batera, baita UPV/EHUko unibertsitatetako eta zenbait ikerketa-zentrotako 24 ikertzaile gazte ere.

Proiektuak ekainean aurkeztuko dira Elhuyar Zientzia Azokan.

Elhuyar Zientzia Azoka Elhuyarren ekimen bat da, eta 10. edizioa izango da 2022koa. Ikasleek proiektu zientifiko edo teknologikoak sortzen dituzte ikasturtean zehar, unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen aholkuak gidari. Horietako lan asko ekainean Bilbon egingo den azokan aurkeztuko dira.

[gehiago irakurri prentsa-oharrean...]

220321 Eureka Elhuyar Topaketa