Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

Egun hau ospatzeko, mundu mailako ekimen honekin bat egin dugu Euskadiko zientzia eta teknologiaren sarearen erakusle diren 17 erakundek, beraien artean Eureka! Zientzia Museoak, indarrak batuz publiko guztiei zuzendutako jardueren programa oso bat aurkezteko.

Emakumeak Zientzian ekimenaren helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

 

Zientzia bada nesken kontua

Zehazki, Eureka! Zientzia Museoan otsailaren 11tik martxoaren 13ra erakusketa bat izango da, Elhuyarren eskutik, zientzian iraultza eragin duten hamabi emakumeren bizitza zientifikoak ikusarazteko asmoz.

Halaber, otsailaren 12an eta 13an, erakusketan aipatutako emakume zientzialari batzuekin lotutako zientzia tailer familiarrak eta doakoak eskainiko ditugu. Jarduera 6 urtetik gorako haurrentzako dago pentsatua. Gehienez sei pertsonetako talde/familientzako jarduera izango da.

  • Larunbata, hilak 12: 16:00etan euskaraz | 17:30ean gaztelaniaz
  • Igandea, hilak 13: 11:00etan euskaraz | 12:30ean gaztelaniaz

 

[Gehiago irakurri...Prentsa-oharra]


Emakumeak zientzian