Eureka! Zientzia Museoak aurtengo gabonetan udaleku dibertigarriak proposatu nahi ditu hauen oinarri nagusia zientzia, astronomia eta teknologia izango direlarik. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu. 

  • Zientzia Txokoa edo Zientzia-udalekuak: Zientziaren eta teknikaren inguruko hainbat jarduera eskainiko dira, astronomiarekin, mekanikarekin, paleontologiarekin, optikarekin eta abarrekin lotutako alderdiak modu ludiko eta entretenigarrian ikasteko. 3 txanden ekitaldi desberdinen programa jarri dugu zuen eskura, gai desberdinekin. 4-10 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako udaleku hauek museoko hainbat lekutan egingo dira. 

  • Udaleku teknologikoak, Doplay enpresaren eskutik: Robot edo bideojoko baten diseinua, eraikuntza eta programazioa izango dira udaleku hauetako protagonistak, haur bakoitzaren benetako sormena askatuz. Robotica-Lego, Minecraft edo Roblox jarduerak horietako batzuk dira. Eta zenbait aste errepikatu nahi dituzten haurrei 3 txanden jarduera desberdinen -programa eskainiko diegu Udaleku hauek 7-14 urteko haurrentzat dira.

  • Mission X udaleku Astronautikoa: NASA, ESA eta UK Space Agencyk garatutako hezkuntza programa dibertigarria da eta bertan, 8-12 urteko haurrek astronatua batek egin beharreko misio eta ekintza praktikoak egin beharko dituzte. 

 Eureka udaleku teknologikoak620x300