Datorren astelehenetik, urriaren 26tik, aurrera, Museoak Tarifa Berezien Egunak jarriko ditu martxan. Egun horiek ikasleentzat, erretiratuentzat, 11 urtetik beherako haurrentzat eta 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat izango dira. Kolektibo edo gizatalde horiei Museoko sarreraren prezioa murriztuko zaie dagokien egunean, betiere jaieguna ez bada, eta beraientzat bereziki diseinatutako jarduera-programazioa izango dute.

Museoko sarrera 5 euro kostako da eta Museoa + Planetariuma 7 euro.

Kutxa Fundazioaren Eureka! Zientzia Museoa gure gizartearen zerbitzura dagoen kultura- eta hezkuntza-baliabide bat da, Donostiako Miramon parke teknologikoan, ingurune natural pribilegiatuan, kokatua. Eureka! Zientzia Museoa museo interaktibo bat da, non informazioa modu erakargarrian aurkezten den, komunikazio-estilo berri batekin, hots, objektuak manipulatuz eta esperimentuak eginez.

Eureka! Zientzia Museoak ingurune suspergarria eskaintzen du zientziaren eta teknikaren munduari buruzko jardueretan parte hartzeko. Zientzia-dibulgaziorako zentro gisa definitu liteke, adin guztietarako egokia, zientzia-printzipioak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria da, eta familien eta gizabanakoen aisialdirako baliabide bat, beraien garapen pertsonalera zuzendua.

Prentsa-oharra (word-a)


Eureka Zientiza Museoa medidas seguridad 2   Eureka Zientzia Museoa medidas seguridad3