Eureka! Zientzia Museoak ateak irekiko ditu ekainaren 1ean, covid-19aren hedapenaren ondorioz itxita eduki ondoren.

Eureka! Zientzia Museoak % 50eko edukiera izango du, eta ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 19:00etara astelehenetik ostiralera eta 11:00etatik 20:00etara asteburuetan.

Museoko instalazioei dagokienez, Planetariumak eta Volta eta Darwin aretoek % 30ean funtzionatuko dute; Simulagailuen aretoa itxita egongo da oraingoz; Animalia irekita, baina bisita gidaturik gabe; gune komunetan ez da animaziorik egongo (segwayak, fakirraren ohea, …), baina kafetegia zabalik izango da.

Azken batean, Museoko moduluen % 60 bisitatu ahal izango da, Planetariumeko saioez eta elektrizitate-ikuskizunez, Matemagiaz, elementuen kimikaz eta beste hainbat ikuskizunez gozatzeaz gain Darwin eta Volta aretoetan.

Gainera, Energia Txinpartak areto berritua, museo osoko gune erakargarrienetako bat, inauguratuko dute, eta ia hogei urtez errendimendu osoan egon ondoren, hamazazpi modulu erabat eguneratuta dituela itzuliko da. Diseinu berriak eta elektrizitatearen sekretuak ulertzeko moduak, museoaren ezaugarriari eutsiz: zientziarekin ondo pasatzea, alegia. Modulu bakoitza informazio-totem bati lotuta dago, non erabiltzaileak bertatik bertara ezagutu ahal izango baitu esperimentu interaktibo horien printzipio fisikoa eta erabilera.

Museoan hartuko diren segurtasun-neurriei dagokienez, sarreran ilarak antolatuko dira, segurtasun-distantzia bermatzeko lurrean seinaleztatutako segurtasun-eremuekin eta leihatilak bereizita: leihatila orokorra, lehentasunezko leihatila (Museoaren Lagunak, online salmenta, dibertsitate funtzionala dutenentzat eta 70 urtetik gorakoentzat), Planetariuma (txarteldegietan aurrez tiketa erosita) eta berriz sartzeko aukera (sarrera lortuta izanik, museotik irten eta gero berriro sartu nahi dutenentzat).

Fluxua bakarra izango da, sartzeko ate espezifiko bat eta irteerako beste bat egongo dira, planetariumean 2D saioak bakarrik proiektatuko dira betaurrekoen erabilera saihesteko, Animaliategian ez da bisita gidaturik eskainiko, eta ez da animaziorik egingo gune komunetan.

Maskara nahitaezkoa izango da, museoan zehar gel hidroalkoholikoaren 12 banagailu jarriko dira, museoan etengabe egongo dira garbiketa egiten duten pertsonak, eta emakumeentzako komun bat eta gizonentzako beste bat izango dira zabalik, binilo bidez ilarak seinaleztatuta dituztela. 


Imag APERTURAS 3x1