2020ko maiatzaren 18an, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta aurten, ICOMek (International Council of Museums) etxetik ospatzeako gonbitea luzatu digu munduko museoei.

Urtero, ICOMek gai bat aukeratzen du Museoen Nazioarteko Egunerako, gizartearen kezken erdian dagoena.

Berdintasunaren aldeko museoak: aniztasuna eta inklusioa gaiarekin, Museoen Nazioarteko Eguna 2020ren helburua elkargune bihurtzea da, komunitateek eta museoetako langileek osatzen dituzten ikuspegien aniztasuna ospatzeko, eta museoek erakusten dituzten aurreiritziak identifikatu eta gainditzeko tresnak sustatzeko, bai eta kontatzen dituzten istorioetan ere.

Aurten, Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Ekogunea eta Gipuzkoa Kutxa Solidarioa elkartu egin gara aurtengo leloarekin bat egiteko.

jarraitu irakurtzen...
2020 DiaInternacionalMuseos